About this role
Ubicación: BEASAIN, SS, ES [EUS] Proba eta Abiarazte Teknikaria CAFen etorkizun iraunkorragoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa bultzatzeko lan egiten dugu, gaur egungo gizartearen erronka garrantzitsuenetakoa den mugikortasuna jasangarriari soluzioak eskainiz. Momentu honetan, Beasaingo eta Irungo gure Proba eta Abiarazte taldea indartu nahi dugu, eta zu bertako kide izatea nahi dugu. Proba eta Abiarazte teknikari gisa, munduko hainbat hiritan ibiliko diren tren berrien probak exekutatzeaz eta entregak egiteaz arduratuko zara talde baten barnean. Benetan zirraragarria izango da tren hauek hiri desberdinetan martxan ikustea, eta dena zuen talde lanari esker! Gutxieneko baldintzak: • Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) elektrizitatea, automatizazioa eta robotika, elektronika, telekomunikazioak, mekatronika edo antzeko arlo batean.• Ez da beharrezkoa esperientzia izatea. Zure eginkizuna arrakastaz burutzeko, nahikoa izango da atzerrira bidaiatzeko interesa, jarrera egokia eta motibazioa izatea. Uste dugu aukera bikaina dela zure ibilbide profesionalari hasiera emateko.• Ingeleseko gutxieneko maila B2, nazioarteko solaskide ezberdinekin etengabeko harremana izango baituzu.• Urtean zehar hainbat aldiz eta lurralde ezberdinetara bidaiatzeko prestutasuna izatea, batez ere nazioarteko bidaiak izango dira.• Proiektuaren fasearen arabera, ordutegiak beharrizanetara egokitu beharko dituzu. Zein izango da zure eginkizuna? Proba eta abiarazte teknikari gisa, funtsezko zeregina izango duzu trenaren egiaztapen eta balidaziorako proba pneumatiko eta elektriko funtzionalak gauzatzen, bezeroak ezarritako proben protokoloa jarraituz. Zure eguneroko jardunean, honako hauen arduraduna izango zara: • Lanpostua prestatzea, beharrezko tresna eta proba-ekipoekin.• Sistema eta azpisistema desberdinen funtzionamendua ezarritako prozeduren arabera egiaztatzea, baita jardueran zehar hautemandako arazoak identifikatzea, konpontzea eta horien berri ematea ere.• Osasun, segurtasun eta ingurumen politikekiko kontzientzia eta betetze maila handia izatea jarduera gauzatzerakoan.• Arazoak konpontzea eta/edo taldeko arduradunari edozein akats edo gorabeheraren berri ematea, ezarritako konponbideak proba balioztatzen duela egiaztatuz.• Beharrezkoa bada, atzemandako akats eta anomaliak jasotzen dituen txosten bat idaztea.• Egindako lana osasun, segurtasun eta ingurumen politikekin bat datorrela ziurtatzea. Izena emateko epea uztailaren 29an amaituko da. CAFek une oro bermatzen du enplegurako sarbidean tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa. [CAS] Técnico/a de Pruebas y Puesta en Marcha En CAF trabajamos para impulsar un futuro más sostenible y responsable con el medio ambiente, con un enfoque claro en la movilidad sostenible, uno de los retos más relevantes de la sociedad actual. Actualmente, queremos reforzar nuestro equipo de Pruebas y Puesta en Marcha de Beasain e Irún y queremos que tú seas parte de él. Como Técnicos/as de Pruebas y puesta en Marcha, seréis responsables de